Detalle de producto

Kote Katua eta munstroak

14,00 €
Autor : Martínez, rocío
Marca : Pamiela editorial
Año : 2022
Idioma : Euskera
Categoría : Infantil y juvenil
  • Detalle Producto
  • Información Adicional

Descripción de KOTE KATUA ETA MUNSTROAK

«Kote Katua eta munstroak» obrak haurtzaroan ohikoa eta interesgarria den gai bati heltzen dio: beldurrak. Liburuko protagonista ez da bakarrik geratzeko gauza, zarata ezezagunek izutu egiten dutelako: leihotik sartzen den haizeak, garbigailuaren edo igogailuaren mugimenduak eragindako zaratak, ur-tantak galtzen dituen tangak? Edozein soinu arrotz erasoan datorkion munstro bihurtzen da Koteren irudimenean, eta horregatik ibiltzen da amaren babesaren bila. Katu-ama da haren segurtasun iturria, eta, istorioak aurrera egin ahala, ikusiko dugu umearen beldurrak uxatzea lortuko duela. Katu-ama Rocío Martínez-en alter ego-a da, irakurleei azaldu nahian beldurra buruan dagoela soil-soilik, eta gainditu ahal izateko aurre egin behar zaiola. Irudiek, pastel-margoz, gozotasunez betetako pertsonaiak eta tokiak irudikatzen dituzte. Perspektiba-jolasei esker, etxeko gelak erraldoiak direla ematen du, hain zuzen ere ume txikiek hurbileneko errealitatea ikusten duten moduan. Handitasun-irudipen horren bitartez, areagotu egiten dira Koteren intriga, egoneza eta bakardadea. Dena dela, giroak inoiz ez dira ez ilun ez mehatxatzaileak;zenbait objektuk, hala nola jostailuak, jantziak edo liburuak ?Sendak-en «Piztiak bizi diren lekuan» omenduz-, toki seguru batean egoteko ziurtasuna ematen dute: etxean. Tipografiaren askotariko tamainek eta hitzen kokapen dinamikoak aberastu egiten dute narrazioa eta mezua: onomatopeiek edo tentsio-uneak markatzen dituzten esaldi handiek indartu egiten dute istorio honen komunikazio-potentziala.

Información adicional

  • Zona: EUS+NAV.(EUSKADI+NAVARRA)
  • Fecha modificación: 2022-10-14
  • Titulo interno: (EUS).KOTE KATUA ETA MUNSTROAK.(TAMAINA HANDIA)
  • Encuadernación: TAPA DURA
  • Colección: TAMAINA HANDIA
  • Altura: 225
  • Ancho: 225
  • Espesor: 5
  • Paginas: 36
  • Materias ibic: YBC;
  • Fecha de edición: 2022-01-01